2009/02/24

Ongi etorri Saiaz Getariara



Gure blog berriarekin, Saiaz Getaria hotelak gure bisitariekiko harremanak estutzea du helburu.

Hotelaren inguruan biltzen garen lagunok, bai Getaria bertako zein bisitariok, hotelaren berri eta inguruko ekitaldiak zuzenki jakinaraztea dugu helburu, eta bestetik bisitarien esperientziak konpartitzeko baliogarri izan dadila gura genuke.

Beraz, lehen kokapen gisa, esango genizueke Getarian gaudela (Gipuzkoan), itsasoz, eta mahastiz inguraturik, eta herriko kaleetatik ibiltzean, gora eta behera dabilen haizeak bi usai zabaltzen dizkigu: iparretik datorkigun kresal usai sarkorra, eta parrillena.

Zurrunbilo hontan harrapatuta geldituko bagina, ez kezkatu: bertan harrapatutako bisigurik aspaldian erre ez badugu ere, badago zer jan. Eta edateko? txakolinik gabe, ezin Getariarron nortasuna ulertu.

Ongi etorriak izan zaitezte guztiok.

No comments:

Post a Comment